Autokontsumorako froga batzuekin hasi zen dena. Hauekin, guretzat ezezaguna zen produkzio sistema bat aurkitu genuen, kalitate handiko perretxiko ekologikoak lortuz. Hortaz, frogekin jarraitu genuen, produkzio teknika horren ikasketan murgilduz.
Gaur egun, haritz enborretan ekoiztutako shiitakeak egiten ditugu Urdaibaiko erreserban, ingurune hurbilean kontsumituak izateko. Etorkizuneko produktuei begira, arakatza, ahabi, masusta, gaztainondo eta intxaurrondo landaketak egin ditugu.